Gazteen interakzioa ikus- entzunezko edukiekinMondragon Unibertsitateko ikasleen kasua

  1. ASTIGARRAGA AGIRRE, IDOIA
Zuzendaria:
  1. Amaia Pavón Arrizabalaga Zuzendarikidea
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko uztaila-(a)k 06

Epaimahaia:
  1. Edorta Arana Arrieta Presidentea
  2. Txema Egaña Osa Idazkaria
  3. Ana Aierbe Barandiarán Kidea
  4. Xabier Landabidea Urresti Kidea
  5. Eneko Bidegain Aire Kidea
Saila:
  1. 3HUHEZI Kooperatibismoa eta gizarte-berrikuntza

Mota: Tesia

Laburpena

Ikerlan honek aztertzen du Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana. Izan ere, aro digitalean hainbat arlotan gertatutako konbergentziek nabarmen aldatu dituzte bai ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko moduak, bai edukion eskaintza bera; Web 2.0 fenomenoak, gainera, ateak zabaldu dizkio edukiak ikuste soilaz haragoko interakzioari. Horiek horrela, ikerlanaren helburua da ezagutzea zein eratako interakzioa daukaten gazteek ikus-entzunezko edukiekin ikusi, partekatu eta sortu jarduerei dagokienez eta arreta euren egunerokotasunean jarrita. Bestetik, ohiko telebista bidezko ikus-entzunezkoen kontsumoa Internet bidezkoarekin alderatu da, jakiteko ea gazteen artean jarrera-desberdintasunik ba ote dagoen bataren eta bestearen aurrean. Azkenik, edukiekin eta edukien bidez burututako interakzioetarako gazteek dituzten motibazioak ere aztertu dira. 475 lagunek betetako galdetegia eta euretako 24ren egunerokoak eta haiekin izaniko elkarrizketak baliatu dira horretarako.