Gazteen interakzioa ikus- entzunezko edukiekinMondragon Unibertsitateko ikasleen kasua
- Amaia Pavón Arrizabalaga Co-director
- Aitor Zuberogoitia Espilla Director
Defence university: Mondragon Unibertsitatea
Fecha de defensa: 06 July 2017
- Edorta Arana Arrieta Chair
- Txema Egaña Osa Secretary
- Ana Aierbe Barandiarán Committee member
- Xabier Landabidea Urresti Committee member
- Eneko Bidegain Aire Committee member
Type: Thesis
Abstract
Ikerlan honek aztertzen du Mondragon Unibertsitateko ikasleek ikus-entzunezko edukiekin daukaten harremana. Izan ere, aro digitalean hainbat arlotan gertatutako konbergentziek nabarmen aldatu dituzte bai ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko moduak, bai edukion eskaintza bera; Web 2.0 fenomenoak, gainera, ateak zabaldu dizkio edukiak ikuste soilaz haragoko interakzioari. Horiek horrela, ikerlanaren helburua da ezagutzea zein eratako interakzioa daukaten gazteek ikus-entzunezko edukiekin ikusi, partekatu eta sortu jarduerei dagokienez eta arreta euren egunerokotasunean jarrita. Bestetik, ohiko telebista bidezko ikus-entzunezkoen kontsumoa Internet bidezkoarekin alderatu da, jakiteko ea gazteen artean jarrera-desberdintasunik ba ote dagoen bataren eta bestearen aurrean. Azkenik, edukiekin eta edukien bidez burututako interakzioetarako gazteek dituzten motibazioak ere aztertu dira. 475 lagunek betetako galdetegia eta euretako 24ren egunerokoak eta haiekin izaniko elkarrizketak baliatu dira horretarako.