Imagen del grupo de investigación

Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko Mekanizazioko ikerketa-taldearen helburu nagusiak dira mekanizazio bidezko ekoizpen-prozesuak hobetzea hainbat industria-sektoretan (automobilgintza, aeronautika, medikuntza, makina-erreminta, moldeak eta estanpak...) eta ideiak sortzea produktu berritzaileak fabrikatzeko edo negozio eta merkatu berrietan sartzeko. Mondragon Unibertsitateko beste ikerketa-lerro batzuekin batera, enpresek, ikerketa-zentroek eta unibertsitateek osatutako diziplina anitzeko taldeak sortzea da jarraitzen den estrategia orokorra, benetako industria-arazoei erantzun zientifiko aurreratua emateko. Enpresetara transferitzeko proiektuak egitea, hainbat titulazioren prestakuntza arautuarekin batera (Doktoretza, Ingeniaritza, Goi Mailako Heziketa Zikloak) eta ikastaro aurreratuak ematea (Mekanizazioko Espezializazio Jardunaldiak) edo hitzaldiak ematea (12th CIRP Conference on Modelling Machining Operations, CIRPen 71. batzar nagusiko, CIRP Surface Integrity 5. Kongresuko eta International Conference on Material Forming - ESAFORMren 22. Konferentziako) dira eskuratutako ezagutza gizartean nola itzultzen den erakusten duten adibide batzuk, mekanizazioaren sektorearentzat etorkizun oparoagoa bermatzen laguntzen dutenak.

Ikertzaileak

Osagaiak beste batzuetan (2)