EIEHIndustriako interakzio digitalak diseinatzeko erraminta berria

  1. Aranburu, Erik
  2. Lasa, Ganix
  3. Gerrikagoitia, Jon Kepa
Llibre:
II. Ikergazte nazioarteko ikerketa euskaraz: Kongresuko artikulu-bilduma.
  1. Iñaki Alegria (ed. lit.)
  2. Ainhoa Latatu (ed. lit.)
  3. Miren Josu Omaetxebarria (ed. lit.)
  4. Patxi Salaberri (ed. lit.)

Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano

ISBN: 978-84-8438-627-8 978-84-8438-632-2

Any de publicació: 2017

Títol del volum: Ingenieritza eta Arkitektura

Tom: 5

Volum: 5

Pàgines: 30-37

Congrés: Ikergazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz (2. 2017. Iruñea)

Tipus: Aportació congrés

Resum

Azken urteotako aldaketa sozio-ekonomikoa dela eta, gizartearen nahiak aldatuz joan dira. Gaur egun, behar materialak baino, gizarteak beharrizan emozional eta sozialak betetzea ditu helburu, ondorioz, merkatuak produktu eta zerbitzuetatik haratago doan eboluzioa jasan du, esperientziak eskaintzean zentratuz. Neurri berean, diseinuan, inguruari guztiz lotutako disziplina izanik, esperientziaren alorrean ari da lanean. Hala ere, industria, behar guztiz materialetara zuzenduta egonik, egoera honetara egokitzeke dago oraindik. Horren erakusle, bertako inguru digitaletako esperientzien diseinurako metodo eta erraminten hutsune handia dagoela identifikatu da. Kontestu honen baitan, Mondragon Unibertsitateako Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ-MU) DANOBATGROUP S.COOP-ekin elkarlanean, inguru digital horien esperientziara bideratutako erraminten sorreran ari da lanean. Horren adibide da artikulu honetan aurkezten den erraminta, Erabiltzaile Interfazeen Esperientzia Hartzailea (EIEH). Erraminta honi esker, erabiltzaileak sistema interaktiboekin dituen esperientziak jasotzen dira, ondoren bere motibazioak betetzen dituen eta lotura emozional eraginkorragoa ahalbidetzen dituen interakzio berriak diseinatu ahal izateko.