Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko ikasle hasiberrien hizkuntza-hautuak eta arrazoiak
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2021
Número: 119
Páginas: 143-165
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Ikerketa honetan aztertu ditugu unibertsitatean hasi berri diren ikasleen hizkuntzahautuak eta horien arrazoiak. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko lehenengo mailako Hezkuntzako Graduetako ikasleak hiru hizkuntza-profil ezberdinetan sailkatu ditugu eta profil horietako ikasleekin eztabaida-taldeak egin ditugu hizkuntzen inguruan dituzten pertzepzio eta usteak jasotzeko. Emaitzek erakusten dute aztertutako hiru hizkuntza-tipologietako ikasleek euskararen gaitasunarekiko autopertzepzio positiboa dutela, nahiz eta hizkuntza-hautuetan ezberdintasunak dauden hiruretan. Euskal elebidunak dira euskaraz gaztelaniaz baino erosoago sentitzen diren bakarrak eta bizi diren gune soziolinguistikoak eta gertuko sarearen nolakotasunak baldintzatzen dute neurri handian egiten duten hizkuntza-hautua. Euskal elebidunentzat hizkuntzak balio identitarioa duen bezala, gainerako ikasleentzat balio instrumentala du eta kasu gehienetan eskolako hizkuntzatzat daukate.