Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko ikasle hasiberrien hizkuntza-hautuak eta arrazoiak

  1. Nekane Arratibel Insausti
  2. Letizia Garcia Fernandez
  3. Joxpi Irastortza Madariaga
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2021

Issue: 119

Pages: 143-165

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.119.2021.8 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openeBiltegia editor

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Sustainable development goals

Abstract

Ikerketa honetan aztertu ditugu unibertsitatean hasi berri diren ikasleen hizkuntzahautuak eta horien arrazoiak. Horretarako, Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko lehenengo mailako Hezkuntzako Graduetako ikasleak hiru hizkuntza-profil ezberdinetan sailkatu ditugu eta profil horietako ikasleekin eztabaida-taldeak egin ditugu hizkuntzen inguruan dituzten pertzepzio eta usteak jasotzeko. Emaitzek erakusten dute aztertutako hiru hizkuntza-tipologietako ikasleek euskararen gaitasunarekiko autopertzepzio positiboa dutela, nahiz eta hizkuntza-hautuetan ezberdintasunak dauden hiruretan. Euskal elebidunak dira euskaraz gaztelaniaz baino erosoago sentitzen diren bakarrak eta bizi diren gune soziolinguistikoak eta gertuko sarearen nolakotasunak baldintzatzen dute neurri handian egiten duten hizkuntza-hautua. Euskal elebidunentzat hizkuntzak balio identitarioa duen bezala, gainerako ikasleentzat balio instrumentala du eta kasu gehienetan eskolako hizkuntzatzat daukate.