Profesionalizazio-bidea eraikitzen. Irakasle hasiberri baten autokonfrontazio-elkarrizketaren azterketa
ISSN: 0213-3636, 2255-1069
Año de publicación: 2013
Título del ejemplar: Irakasleen prestakuntza eta prestakuntzaren ikerketa: hautu teorikoak, metodologikoak eta esperientziak
Número: 19
Páginas: 171-196
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ikastaria: cuadernos de educación
Resumen
Artikulu honetan aztergai dugu irakasletza-ikasketak egiten diharduen ikasle-irakasleak practicumean emandako hizkuntza-saio bati buruz egindako autokonfrontazio-elkarrizketa. Bertan, honakoak aztertu dira: irakasle hasiberriak hizkuntza-saio batean egiten dituen ekintzak, elkarrizketan zehar ekintzaren gaineko ikuspegia birmoldatu den, zein arazo identifikatu duen eta nolako aldaketak eta hobekuntzak proposatzen dituen, eta azkenik, prestatzaile-ikertzaileen eskuhartzeek elkarrizketan nola eragin duten. Hori guztia, helburu bat lortzeko xedearekin: irakasle hasiberriek eskolako lanarekiko izan ohi duten urruntasuna gutxitzea.