Profesionalizazio-bidea eraikitzen. Irakasle hasiberri baten autokonfrontazio-elkarrizketaren azterketa
ISSN: 0213-3636, 2255-1069
Argitalpen urtea: 2013
Zenbakien izenburua: Irakasleen prestakuntza eta prestakuntzaren ikerketa: hautu teorikoak, metodologikoak eta esperientziak
Zenbakia: 19
Orrialdeak: 171-196
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Ikastaria: cuadernos de educación
Laburpena
Artikulu honetan aztergai dugu irakasletza-ikasketak egiten diharduen ikasle-irakasleak practicumean emandako hizkuntza-saio bati buruz egindako autokonfrontazio-elkarrizketa. Bertan, honakoak aztertu dira: irakasle hasiberriak hizkuntza-saio batean egiten dituen ekintzak, elkarrizketan zehar ekintzaren gaineko ikuspegia birmoldatu den, zein arazo identifikatu duen eta nolako aldaketak eta hobekuntzak proposatzen dituen, eta azkenik, prestatzaile-ikertzaileen eskuhartzeek elkarrizketan nola eragin duten. Hori guztia, helburu bat lortzeko xedearekin: irakasle hasiberriek eskolako lanarekiko izan ohi duten urruntasuna gutxitzea.