Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2013
Número: 84
Páginas: 67-87
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertatzen zaizkiola aztertzea eta adibideen bidez frogatzea batetik; b) enuntziatu parentetikoen balio polifoniko hori, hondarrean, esatariaren argudiatzean aurrera egiteko estrategia eraginkorra gertatzen zaiola agerian jartzea bestetik. Izan ere, aztergai izango dugun egitura honi esker, aldi berean bi diskurtso zati gurutzatuko dira eta, ondorioz, bi interpretazio-lerrori ateak irekiko zaizkio. Horietako batek, parentetikoaren egitura daramanak, esatariaren argudiatze-haria norabideratuko duela ikusiko dugu