Enuntziatu parentetikoen balio polifonikoa Koldo Mitxelenaren prosan

  1. Azpeitia Eizagirre, Agurtzane
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2013

Zenbakia: 84

Orrialdeak: 67-87

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.84.2013.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Artikulu honek bi helburu ditu: a) enuntziatu parentetikoek esataria bikoiztu eta ahots (eta ikuspegi) ezberdinak bere diskurtsoan sartzeko Koldo Mitxelenari egitura egokiak gertatzen zaizkiola aztertzea eta adibideen bidez frogatzea batetik; b) enuntziatu parentetikoen balio polifoniko hori, hondarrean, esatariaren argudiatzean aurrera egiteko estrategia eraginkorra gertatzen zaiola agerian jartzea bestetik. Izan ere, aztergai izango dugun egitura honi esker, aldi berean bi diskurtso zati gurutzatuko dira eta, ondorioz, bi interpretazio-lerrori ateak irekiko zaizkio. Horietako batek, parentetikoaren egitura daramanak, esatariaren argudiatze-haria norabideratuko duela ikusiko dugu