XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan
- Iñigo Marzabal Albaina Codirector/a
- Aitor Zuberogoitia Espilla Director
Universidad de defensa: Mondragon Unibertsitatea
Fecha de defensa: 17 de julio de 2015
- Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua Presidente/a
- Idurre Alonso Amezua Secretaria
- Xabier Landabidea Urresti Vocal
- Larraitz Ariznabarreta Garabieta Vocal
- Iñaki Lazcano-Arrillaga Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Euskal Herrian XX. mendearen bigarren erditik aurrera bizi izandako indarkeria politikoaren zinemaerrepresentazioa aztertu du ikerketa-lan honek. Horretarako, euskaraz egindako fikziozko ikusentzunezkoak aztertu dira, iraupen erdi zein luzekoak. Sei lan analizatu dira guztira: Erreporteroak (Iñaki Aizpuru, 1984), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1989), Offeko maitasuna (Koldo Izagirre, 1992), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005) eta Zorion perfektua (Jabi Elortegi, 2009). Ikus-entzunezkoen azterketa egiteko, landa-teorietatik abiatutako metodología propioa erabili da, eta hainbat elementu baliatu dira film-testuaren analisia aberasteko: film bakoitzaren testuinguruaren azalpena, zuzendariekin zein ikus-entzunezkoen oinarrian dauden eleberrien idazleekin egindako elkarrizketak eta filmen inguruko iruzkinak. Filmen azterketatik ondorioztatzen da gizarteak eta haren ingurumariak aurrera egin ahala aldatu egin dela indarkeria politikoaren irudikapena euskarazko ikus-entzunezko fikzio-lanetan.