XX. Mende Erditik aurrerako indarkeria politikoaren errepresentazioa euskarazko fikziozko ikus-entzunezkoetan

  1. GOSTIN ELORZA, ANDRES
Dirigée par:
  1. Iñigo Marzabal Albaina Co-directeur/trice
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla Directeur

Université de défendre: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 juillet 2015

Jury:
  1. Ainhoa Fernández de Arroyabe Olaortua President
  2. Idurre Alonso Amezua Secrétaire
  3. Xabier Landabidea Urresti Rapporteur
  4. Larraitz Ariznabarreta Garabieta Rapporteur
  5. Iñaki Lazcano-Arrillaga Rapporteur
Département:
  1. 3HUHEZI Cooperativismo e innovación social

Type: Thèses

Teseo: 404340 DIALNET

Résumé

Euskal Herrian XX. mendearen bigarren erditik aurrera bizi izandako indarkeria politikoaren zinemaerrepresentazioa aztertu du ikerketa-lan honek. Horretarako, euskaraz egindako fikziozko ikusentzunezkoak aztertu dira, iraupen erdi zein luzekoak. Sei lan analizatu dira guztira: Erreporteroak (Iñaki Aizpuru, 1984), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985), Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1989), Offeko maitasuna (Koldo Izagirre, 1992), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005) eta Zorion perfektua (Jabi Elortegi, 2009). Ikus-entzunezkoen azterketa egiteko, landa-teorietatik abiatutako metodología propioa erabili da, eta hainbat elementu baliatu dira film-testuaren analisia aberasteko: film bakoitzaren testuinguruaren azalpena, zuzendariekin zein ikus-entzunezkoen oinarrian dauden eleberrien idazleekin egindako elkarrizketak eta filmen inguruko iruzkinak. Filmen azterketatik ondorioztatzen da gizarteak eta haren ingurumariak aurrera egin ahala aldatu egin dela indarkeria politikoaren irudikapena euskarazko ikus-entzunezko fikzio-lanetan.