Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011nGipuzkoako kasu azterketa
- Patxi Juaristi Larrinaga Co-director
- Aitor Zuberogoitia Espilla Director
Defence university: Mondragon Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 June 2014
- Ana Aierbe Barandiarán Chair
- Txema Egaña Osa Secretary
- Javier Callejo Gallego Committee member
- Eneko Bidegain Aire Committee member
- Göran Bolin Committee member
Type: Thesis
Abstract
Ikerlan honen helburu nagusia da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumo-ohiturak. Izan ere, zenbait faktore tarteko direla (telebistaren digitalizazioa, euskarri mugikorren hedapena eta banda-zabalera handiko Interneteko konexioak orokortu izana, nagusiki) ikus-entzunezkoen eskaintza nabarmen aldatu da Gipuzkoan 2010az geroztik. Horrenbestez, aro berriko nerabeen kontsumo-ohiturak aztertu dira (berauek baitira kontsumo-eredu berrien isla nabarmenena), eta baita nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearen figura ere (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren eta talde-kontsumoaren artean). Amaitzeko, generoaren perspektibatik eta gaztetxo elebidunen hizkuntza-hautuen ikuspegitik ere ikertu da nerabe gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumoa. Galdetegiak, sakoneko elkarrizketak eta nerabeen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu dira ikerketa burutzeko.