Nerabearen eta lagun-taldearen ikus-entzunezko kontsumoa 2011nGipuzkoako kasu azterketa

  1. PAVÓN ARRIZABALAGA, AMAIA
Dirigida per:
  1. Patxi Juaristi Larrinaga Codirector/a
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla Director

Universitat de defensa: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 13 de de juny de 2014

Tribunal:
  1. Ana Aierbe Barandiarán President/a
  2. Txema Egaña Osa Secretari
  3. Javier Callejo Gallego Vocal
  4. Eneko Bidegain Aire Vocal
  5. Göran Bolin Vocal
Departament:
  1. 3HUHEZI Cooperativismo e innovación social

Tipus: Tesi

Teseo: 367333 DIALNET

Resum

Ikerlan honen helburu nagusia da ezagutzea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxo gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumo-ohiturak. Izan ere, zenbait faktore tarteko direla (telebistaren digitalizazioa, euskarri mugikorren hedapena eta banda-zabalera handiko Interneteko konexioak orokortu izana, nagusiki) ikus-entzunezkoen eskaintza nabarmen aldatu da Gipuzkoan 2010az geroztik. Horrenbestez, aro berriko nerabeen kontsumo-ohiturak aztertu dira (berauek baitira kontsumo-eredu berrien isla nabarmenena), eta baita nerabezaroan funtsezkoa den lagun-taldearen figura ere (jakiteko ea harremanik dagoen ikus-entzunezko kontsumo indibidualaren eta talde-kontsumoaren artean). Amaitzeko, generoaren perspektibatik eta gaztetxo elebidunen hizkuntza-hautuen ikuspegitik ere ikertu da nerabe gipuzkoarren ikus-entzunezko kontsumoa. Galdetegiak, sakoneko elkarrizketak eta nerabeen Tuentiko profilen eduki-azterketa baliatu dira ikerketa burutzeko.