Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoanFikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan
- AGUIRREURRETA ELOSEGUI, JUAN MARIA
- Agustín Arrieta Urtizberea Directeur/trice
- Cristina Lasa Ochoteco Directeur/trice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 08 septembre 2017
- Antonio Luis Casado da Rocha President
- Monika Madinabeitia Medrano Secrétaire
- Vicente Huici Urmeneta Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Ikerketa honek J.-P. Sartreren L¿Être et le Néant tratatu filosofikoaren idaztankeran jartzen du arreta, eta obra horren irakurketa berri bat eskaintzen du, hain zuzen ere, diskurtso teorikoak baliatzen duen fikzioaren ikuspegitik. ¿Begirada¿ kapitulu luze eta funtsezkoa ikerketa-corpustzat hartuta, eta berau euskaratuta, ikerketa honen helburua da baliabide horren eginkizun nagusia ulertzea. Xede horrek eskatzen du ikerketa honi diskurtsoaren analisiaren esparrutik heltzea, fikzioa irizpide enuntziatiboen argitan zedarritzeko eta diskurtso-antolamenduaren baitan ulertzeko. Halatan, ikerketa honek erakusten du, alde batetik, testuko fikzioa diskurtso teoriko nagusiarekiko etendura gisa enuntziatzen dela, teoria beste erregistro batean adierazteko; beste alde batetik, fikzioak adarkadura bat osatzen duela diskurtsoan, horrek parte zuzena duela diskurtsoaren antolamendu teorikoan eta, halaber, testuaren jomuga teorikoa bermatzen duela.