Fikzioa J.-P. Sartreren diskurtso teorikoanFikzioaren antolamendua L'Être et le Néant obra filosofikoaren "Begirada" kapituluan

  1. AGUIRREURRETA ELOSEGUI, JUAN MARIA
Zuzendaria:
  1. Agustín Arrieta Urtizberea Zuzendaria
  2. Cristina Lasa Ochoteco Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko iraila-(a)k 08

Epaimahaia:
  1. Antonio Luis Casado da Rocha Presidentea
  2. Monika Madinabeitia Medrano Idazkaria
  3. Vicente Huici Urmeneta Kidea

Mota: Tesia

Teseo: 143737 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Ikerketa honek J.-P. Sartreren L¿Être et le Néant tratatu filosofikoaren idaztankeran jartzen du arreta, eta obra horren irakurketa berri bat eskaintzen du, hain zuzen ere, diskurtso teorikoak baliatzen duen fikzioaren ikuspegitik. ¿Begirada¿ kapitulu luze eta funtsezkoa ikerketa-corpustzat hartuta, eta berau euskaratuta, ikerketa honen helburua da baliabide horren eginkizun nagusia ulertzea. Xede horrek eskatzen du ikerketa honi diskurtsoaren analisiaren esparrutik heltzea, fikzioa irizpide enuntziatiboen argitan zedarritzeko eta diskurtso-antolamenduaren baitan ulertzeko. Halatan, ikerketa honek erakusten du, alde batetik, testuko fikzioa diskurtso teoriko nagusiarekiko etendura gisa enuntziatzen dela, teoria beste erregistro batean adierazteko; beste alde batetik, fikzioak adarkadura bat osatzen duela diskurtsoan, horrek parte zuzena duela diskurtsoaren antolamendu teorikoan eta, halaber, testuaren jomuga teorikoa bermatzen duela.