1GEP Ekonomia Zirkularra eta Industria Jasangarritasuna

ECSI ikerketa talde dinamiko bat da, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Europako industria, enpresa elkarte eta erakunde publikoekin elkarlan estuan ari da, ekonomia zirkularrerantz eta energia berriztagarrietarantz modu jasangarrian trantsizioa egiten laguntzeko. Ikerketa talde honen helburu nagusia da industriei laguntzea baliabideak modu efizienteagoan erabiltzen, ingurumenean aztarna txikiagoa eragiten eta errendimendu sozioekonomiko handiagoak edukitzen. Eragin garbi positiboa sortzea da benetan zirkularrak eta jasangarriak izateko modu bakarra. Horregatik, bizi zikloaren ikuspuntua eta diziplina askoko esperientzia gehitzen dizkiegu gure ikerketa proiektuei, ikuspegi sistemiko baten bitartez. Ikerketa taldea hainbat eremutako adituek osatzen dute, esaterako, industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritzakoek, industria antolaketako ingeniaritzakoek, ingurumen ingeniaritzakoek, erantzukizun sozial korporatibokoek eta enpresa kudeaketa eta proiektu zuzendaritzakoek. Horrenbestez, industria proiektuen berrikuntza ziklo osoa har dezakegu geure gain, dela produktuen eta teknologien kontzeptualizazioa, dela horien esperimentazioa eta garapena, dela horiek eskala handian zabaltzea, baita negozio eredu berriak eta industriako balio kateak garatzea ere. Beti ikuspegi zirkular eta jasangarritik, aldaketa positiboa bultzatzeko, eta baliabideak modu efizienteagoan erabiltzea dakarten eta karbono igorpenei dagozkien neutralak diren ekoizpen eta kontsumo sistemetara jotzeko, azken finean garapen jasangarria errazteko. Zehatzago esanda, ECSI ikerketa taldeak honako lau jardute ildo nagusi hauetan garatzen du bere jarduera.

Ikertzaileak

beta Espezialitate nagusiak (top 10) Argitalpenetatik lortua help
Argitalpenetatik lortua

Erakusten diren espezialitate tematikoak adimen artifizialeko ereduen aplikazioaren bidez lortu dira, Hercules Proiektuaren ondorioz lortuak.

Zerrendak akatsak izan ditzake. Ebaluazio eta hobekuntza fasean. Komunitatearen iradokizunak biltzeko partekatua.

  1. Management, Monitoring, Policy and Law (Environmental Science) Iragazkia
  2. Strategy and Management (Business, Management and Accounting) Iragazkia
  3. Computer Graphics and Computer-Aided Design (Computer Science) Iragazkia
  4. General Business, Management and Accounting (Business, Management and Accounting) Iragazkia
  5. Computers and Society (Computer Science) Iragazkia
  6. General Economics (Economics, Econometrics and Finance) Iragazkia
  7. Industrial and Manufacturing Engineering (Engineering) Iragazkia
  8. Mechanical Engineering (Engineering) Iragazkia
  9. Economics (Economics, Econometrics and Finance) Iragazkia
  10. Electrical and Electronic Engineering (Engineering) Iragazkia

Kide ohiak (3)