Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak
Publisher: Erein
ISBN: 978-84-9109-146-2
Year of publication: 2016
Type: Book
Abstract
Sator begietara ohitu gara; ikusi baino nahiago dugu begiratu. Mesanotxeko argia piztuta ilargia itzaltzeko ohitura dugu, errazago da-eta horrela norbere bidea. Poema hauen bidez, sator begiak patrikan gorde eta mesanotxeko argia itzalita beti, zetazko marasma haritik tiraka banatu ditut betileak eta begietan jantzi dut hurkoaren azala. Ikusi ditut pertsonak eta ertzak, hiriak eta esperantzak, xiringak eta lagunak. Poema hauen bidez lo zaudela zabaldu nahi dizkizut begiak zurekin batera ikusten ikasteko. Finean, nahi edo ez nahi, satorrak ez du ikustea helburu; baina gu, zoritxarrez, ez gara sator.