Be[di]giradadilema digitalak begirada filosofikotik lantzeko gida didaktikoa
Editorial: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ; Mondragon Unibertsitatea
ISBN: 978-84-09-56290-9
Ano de publicación: 2023
Tipo: Libro
Resumo
Eta zertan datza begirada digital hori? Bada, humanismo digitalaren oinarri filosofiko (humanismo) eta soziologikoetatik (digitalizazioa) abiatuz, ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzean. Izan ere, bizi dugun digitalizazio prozesu honetan, gizakia birdefinitzen ari gara. Nora garamatza definizio berri horrek? Kritikoak al gara daramagun norabidearekin? Behar bezala hausnartzen al dugu honi guztiari buruz? Dilemen aurrean gaude, zalantzarik gabe, eta asko ez dira berriak. Hausnarketa filosofikoan betidanik landu izan diren dilemekin lotura dago eta, beraz, gaur gaurkoz, hainbat galdera filosofikoren lanketa digitalizazioaren eragin eta inplikazioekin lotzea izan beharko litzateke Filosofia ikasgaiaren konpromisoetako bat. Horretarako baliabide praktikoa izan nahi du gida honek.