Gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, interakzioa eta partekatzea: Mondragon Unibertsitateko ikasleen kasu-azterketa
-
1
Universidad de Mondragón/Mondragon Unibertsitatea
info
- Miren Josu Ormaetxeberria (ed. lit.)
- Ainhoa Latatu (ed. lit.)
- Iñaki Alegría (ed. lit.)
Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea
ISBN: 978-84-8438-539-4
Argitalpen urtea: 2015
Orrialdeak: 228-232
Mota: Biltzar ekarpena
Laburpena
Ikerketa honen helburua da ezagutzea zelan – eta zein neurritan- baliatzen dituzten gazteek digitalizazioak ekarritako ikus-entzunezko kontsumo-modu berriak, arreta berezia jarrita ikusentzunezko edukien partekatzean. Doktorego-tesi hau Mondragon Unibertsitateko kasu-azterketa da, eta galdetegia, egunerokoa eta sakoneko elkarrizketak baliatu dira. Galdetegiko emaitza kuantitatiboak dira artikulu honetan azalduko direnak. Emaitzek erakusten digutenez, ohiko telebistak jarraitzen du izaten telebistako edukiak kontsumitzeko biderik ohikoena. Bestalde, aipagarria da partekatzeak hartzen duen garrantzia, gazteen ia %68k partekatzen baititu ikus-entzunezko edukiak interneten.