Baserri Hedatua
Editorial: Kutxa Gizarte-eta Kultur Fundazioa = Fundación Social y Cultural Kutxa
ISBN: 978-84-7173-612-3
Año de publicación: 2022
Tipo: Libro
Resumen
Euskal baserria ondare-objetu eztabaidaezina da itxuraz. Ondaretzeko joera hori da, hain zuzen, baserria bera fetitxizatzen duela, sinbolikoki gogoratu eta kutxa beltz bilakatzen duena. Liburu honek, ordea, kutxa beltz hori irekitzeko ahalegina egiten du, baserriaren nortasuna eratzen duten irudi, gertakari eta harreman multzoak jaso, josi, eta eztabaidara eramaten dituelako, baserriaren beraren nortasuna azaleratzeko saiakera batean. Artea, honetan, ondare-objektuaren nortasuna berrasmatzeko tresna bilakatzen da, hots, baserria esperimentatzeko eta dimentsio desberdinetatik aztertzeko gakoa.