Proiektu komunitarioakIngurune hurbiletik hasita eta curriculumean txertatuta
ISSN: 1135-4690
Año de publicación: 2022
Número: 272
Páginas: 10-15
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria
Resumen
Kataloxak atzekoz aurrera jartzen direnean, aurrean ikusten dena gerturatu ordez urrundu egiten da. Batzuetan hori gertatzen da, gerturatu ordez urruntzea. Krisi ekologikoarekin eta klima aldaketarekin antzekoa gertatzen dela ohartu dira hainbat. Mundu mailako arazoa izanik, denoi eragiten digu, baina mundua handia eta urrunekoa bihurtu ohi da. Munduko "gauzak" urrun sentitzen baldin badira, loturarik ez baldin badago, zaildu egiten da haiekiko atxikimendua, interesa, kontzientzia edo jarrera izatea. Horregatik begiratu behar da kataloxak utzita; begiekin eta ingurura. Gertuko naturarekin, gizakiekin, gizadiarekin eta komunitatearekin lotura sendoagoak sortzen dira, eta gertutasun kontzientzia eta konpromisoa horrek dakartza. Ingurune hurbiletik abiatuta etor daitezke mundu mailako aldaketak. Eta ikastetxeetan, proiektu komunitarioak martxan jarrita lortu daiteke ingurumenean benetan eragitea.