Kooperatibismoaren sustraiak Iherri sektoreen elkartegintza praktikak

  1. Igor Ortega Sunsundegi

Editorial: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ; Mondragon Unibertsitatea

ISBN: 978-84-09-44582-0

Año de publicación: 2022

Tipo: Libro

Resumen

Ohikoa da kooperatibismoaren sorreraren unea 1844an kokatzea, Rochdaleko esperientzia kooperatiboa abiatu zen garaian. Baina historiari begiratu azkar bat emanez gero, ideia hori zalantzan jartzeko zantzuak aurki daitezke. XVIII. eta XIX. mendeetan zabalduriko aroan aurkitzen dira kooperatibismoaren sorrera iturriak. Kooperatibismoaren jatorria eta izate arrazoia arakatzeko, beraz, zentzuzkoa dirudi industria kapitalismoaren garapenaren testuinguruan marrazten hasi ziren mugimenduetan eta ideietan arreta jartzea. Zehatz esateko, kooperatibismoaren iturriaren muina langile eta herri sektoreen inguruneetan ernaldu ziren antolaketa praktika eta ideia sistemetan aurkitzen da. Praktika eta ideia haiek, industria kapitalismoaren aurrean, babes egiturak ez ezik, gizarte berri baten idealaren ernamuina izan ziren. Bi bulkadaz elikaturik agertu zen langileen eta herri sektoreen mugimendu hasiberri hura: batetik, langile auzoetan elkar sostengatzeko, lan borrokak garatzeko edota lana eta kontsumoa era kolektiboan antolatzeko eratu ziren elkartegintza praktikak, eta, bestetik, sozialista asoziazionista gisa ezagutu ziren erreformisten ideien eta esperimentazioen hedapena. Liburuxka honetan, kooperatibismoaren sustraiak arakatzeko asmoan, Industria Iraultzaren lehen aroan langile eta herri sektoreek garatu zituzten antolaketa eta elkartegintza moduetan jarriko dugu arreta.