Impacto de la COVID-19 en las Industrias Culturales y Creativas de la CAE = COVID-19aren inpaktua Kultura- eta Sormen- Industrietan Euskadin
- Retegi Albisua, Jabier
- Eguia Aguirre, Ibone
Editorial: Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia ; Gobierno Vasco = Eusko Jaurlaritza
ISBN: 978-84-457-3658-6
Año de publicación: 2022
Tipo: Libro
Resumen
2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian –COVID-19aren pandemiak jarduera ekonomikoa gogor erasan zuen aldian–, KSI enpresen kopuruak % 1,45eko atzerakada izan zuen EAEn, 16.886 enpresatik 16.641 enpresara igarota, hau da, 243 enpresako jaitsiera. Jarduera horiekin lotutako enplegua 33.982 enplegutik 33.419 enplegura igaro zen, hau da, % 1,66ko murrizketa (563 enplegu). Pandemiak KSI enpresen kopuruan izan zuen inpaktu orokorra euskal ekonomiaren enpresen multzoarena baino zertxobait handiagoa izan zen. Ondorioz, euskal ekonomia osoaren gain enpresen kopuruari dagokionez duen pisua 0,06 portzentaje-puntuan murriztu da, eta, hori horrela, % 10,97tik % 10,91ra igaro da. KSI jarduerei lotutako enplegua % 3,69 izatetik % 3,67 izatera igaro zen euskal ekonomiaren enpresen enplegu osoan, eta 0,02 portzentaje-punturen murrizketa da hori.