Bi urteko haurren enkulturazio prozesuarekiko Haur Hezkuntzako maisu-maistren irudikapen sozialakmetodo mistoen bidezko ikerketa
- Juaristi Larrinaga, Olalla
- Iñaki Larrea Hermida Director
- Alexander Muela Aparicio Director
Defence university: Mondragon Unibertsitatea
Fecha de defensa: 22 June 2022
- Nekane Beloki Arizti Chair
- Nekane Arratibel Insausti Secretary
- Nahia Intxausti Intxausti Committee member
Type: Thesis
Abstract
Eskola-testuinguruan, Haur Hezkuntzako maisu-maistra da haurraren erreferentzia-eredua eta enkulturazio prozesuan eragile garrantzitsua. Ikerketa honen helburua da Haur Hezkuntzako maisu-maistrek haurren enkulturazio prozesuarekiko dituzten irudikapen sozialak ezagutzea eta aztertzea eta beren enkulturazio-eragile rolari dagokionez, hobetze-proposamenak egitea. Metodologia mistoan oinarrituta, diseinu esploratorio sekuentzialaren bidez, fase kualitatiboan bildu dira Bizkaiko 11 maisu-maistren elkarrizteten diskurtsoak. Horietatik abiatuta sortu da fase kuantitatiborako galdeketa, 256 maisu-maistren erantzunak jasoz. Azken fasean, bi emaitza-multzoen ondorio integratuetara iritsi da. Ikerketak aditzera eman du garrantzitsua dela bi urteko haurren maisu-maistrak beren enkulturazio-eragile rolaz jabetzea eta rol hori hobetzea haurrari testuinguru sozialerako egokitzapenean eskuratzen laguntzeko ezagutzak, arauak, balioak, jokabide-ereduak, jarrerak edota ohiturak.