Zalantzen amaiera?argien mendetik irudiaren arora

  1. Josu Zuberogoitia Espilla
  2. Aitor Zuberogoitia Espilla

Editorial: Udako Euskal Unibertsitatea, UEU = Universidad Vasca de Verano

ISBN: 978-84-8438-687-2

Año de publicación: 2019

Tipo: Libro

Resumen

Saiakera honek azaltzen du zelan igaro garen garai bateko logozentrismotik (erregistro idatziaren nagusitasunetik) gaur egungo ikonozentrismora (Irudiaren Arora), narrazioa ardatz biren inguruan harilkatuta: batetik, komunikazio-arloko teknologia moderno nagusien sorrera-testuinguruaren eta ondorengo bilakaeraren berri emanez; bestetik, teknologiok garaian garaiko gizarte zein ideologiekin izaniko harreman dialektikoa deskribatuz, nola Euskal Herrian hala mundu zabalean. Gogoeta egiten du, era berean, Giovanni Sartorik Homo Videns: Televisione e Post-Pensiero saiakeran planteaturiko hipotesiaren inguruan: benetan ahultzen al ditu Irudiaren Aroak arrazoibidea eta logos-a? Zertzuk dilema planteatzen dira irudiz gainezkaturiko gizarte geroz eta teknologizatuagoan? Pertsonok ezaugarritzen gaituzten hautu eta borondate askeak kolokan jartzen ote ditu Google erraldoiak bere desanbiguaziorako eta zalantza ezabatzeko joerekin? Aldaketa ebolutibo baten aurrean gaude teknologiok erdi ziborg bihurtu gaituzten honetan? Euskal Herrian zein munduan modernitatetik postmodernitatera egin den bidea aztertzeko beste modu bat da, azken beltzean, saiakera honetan planteatzen dena, Euskal Herriaren zein Mendebaldearen historia garaikidean barrena bidaiatuta.