Izan ala ez izen?Euskal Herriaren irudikapena euskal hedabideetan
- Eneko Bidegain Aire
- Ainhoa Larrañaga Elorza
- Zuriñe Maguregi Sanchez
Editorial: Martin Ugalde kultur parkea
ISBN: 978-84-09-34106-1
Año de publicación: 2021
Tipo: Libro
Resumen
Hedabideak funtsezkoak dira nazio kontzientziari eusteko. Are gehiago, estaturik ez duten nazioen kasuan zinezko lurralde nazionala direla esan ohi da. Gauzak horrela, euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria? Lurraldea nola izendatzen da? Izendapen horren azpian zein da eremua? Zein dira mugak? Galdera horiek dira azken urteotan nabarmen areagotu den kezka baten isla, eta, hain justu, erantzun bila abiatu zen Martin Ugalde Bekaren deialdia. Beka irabazi zuten ikertzaileek, lehendabizi, galdera horiek guztiak bakar batean laburbildu dituzte: IZAN ALA EZ IZEN? Eta ikertzaileek ohi duten bezala, galdera nagusi horretatik tiraka, beste batzuk ere egin dituzte: izenik ez duenak ba al du izanik?, izen asko dituenak, berriz, izan bakarra ote du? Izan ere, "Euskal Herria", "Euskadi", "Nafarroa", "Vasconia", "Euskaria", "euskal lurraldeak", "euskararen lurraldeak", "EAE", "Baskongadak", "Araba, Bizkai eta Gipuzkoa/Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoa"... Zenbat gara? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi? Ikerketak agerian utzi du euskal hedabideek nola irudikatzen duten Euskal Herria, nola izendatzen duten euskal lurraldea eta erabiltzen dituzten izenen azpian zein eremuz ari diren. Baina helburua ezin liteke mugatu argazki hori ateratzera, batetik, horrelako ikerketak lehendik ere badirelako, eta, bestetik, hori guztia nahiko begi-bistakoa delako. Hain justu, hor arazo bat badagoela begi-bistakoa delako sortu da kezka. Beraz, argazki hori ateratzeaz gain, ikertzaileek arreta jarri dute arazo horren zergatietan eta konponbide posibleetan. Bai, hainbat errezeta edo jorratzeko moduko bideak, behintzat, seinalatu dituzte.