Lehen mailako unibertsitate-ikasleen berrikuntzarako joera
- Paula Álvarez-Huerta 1
- Iñaki Larrea 1
- Alexander Muela Aparicio 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 1130-5738
Ano de publicación: 2022
Número: 120
Páxinas: 51-67
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumo
Ikerlan honen helburua da lehen mailako unibertsitate-ikasleen berrikuntzarako joera aztertzea, generoaren eta izena emandako ikasketaren jakintza-arloaren arabera. Horretarako, proposatu da autoeraginkortasun sortzailea, autoeraginkortasun ekintzailea eta pertseberantzia aintzat hartzen dituen berrikuntzarako joeraren eredu teoriko berri bat. Ikerketan, 2.369 ikaslek hartu zuten parte, horietatik % 50,11 emakumezkoak (adinaren B=18.50, DT = 2.16) eta % 49,89 gizonezkoak (adinaren B= 18.33, DT= 2.31). Ingeniaritza eta Arkitektura jakintza-arloko ikasleek erakutsi zuten Gizarte eta Lege Zientzietakoek baino berrikuntzarako joera handiagoa. Zehazki, ikasle horiek puntuazio handiagoak izan zituzten pertseberantziari lotutako esfortzuaren iraunkortasunean eta helburuen trinkotasunean. Aitzitik, ez zen ezberdintasunik aurkitu gizonezkoen eta emakumezkoen berrikuntzarako joeren artean. Ikasleen berrikuntzarako joera sustatzeko, proposatzen da horretarako eskuhartzeak abiaraztea unibertsitate-eremuan.