Ahozko gogoetasua eta hizkuntzen programazio bateratuaEsperientzia bat unibertsitatean
- Arantza Ozaeta
- Begoña Pedrosa
- Asier Irizar
- Beñat Doxandabaratz
- Sainz, Matilde (coord.)
- Ozaeta, Arantza (coord.)
- Garro Larrañaga, Eneritz (coord.)
Editorial: Xangorin
ISBN: 978-84-936543-4-4
Año de publicación: 2010
Páginas: 80-90
Tipo: Capítulo de Libro
Resumen
Ahozko hizkuntza irakatsi beharraz, gero eta kontzientzia zabalagoa dugu irakasleok. Eta, ziurrenik, gero eta saiakuntza gehiago egiten dugu ikasgelan ahozkoa lantzeko, eta baita arreta espazio gehiago emateko ere. Guztiarekin, ahozkoa ikasteko ez da nahikoa hitz egitea. hori beharrezkoa da, baina ez nahikoa: "ahozkoak" programazioa eta esku-hartzea eskatzen ditu. Orobat, beharrezkoa da ikasleak ahozko gogoetasua egitea: hau da, bere produkzioaren gainean hausnarketa egitea eta hausnarketa horretatik aurrerapausoak ematea. Hizkuntzaren erabilera-esparru batzuek halaxe eskatzen baitute (beste batzuek ahozko automatiko eta bat.batekoa eskatzen duen bezalaxe). Artikulu honetan ahozko gogoetatsuaren inguruan egindako lanketa bat erakusten duen adibide bat eskaini nahi dugu. Uste dugu hiru hizkuntzak batera programatzeak ere lagundu eta areagotu egiten duela hizkuntzaren gaineko hausnarketa edo gogoeta metalinguistiko hori.