Hibridazio metodologiaren esperimentazioa euskarazko komunikabide batean.
- Idoia Dávila Uzkudun
- Garikoitz Rivera Soñora
- Mikel Uralde Arrue
- Eneko Bidegain Aire
ISSN: 1988-3935
Año de publicación: 2019
Número: 17
Páginas: 79-109
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Mediatika: cuadernos de medios de comunicación
Resumen
Hibridazioa da ekonomia arloan gero eta gehiago erabiltzen ari diren berrikuntzarako metodologia bat. Elkarrekin inolako zerikusirik ez daukaten bi edo hiru enpresa edo sektore elkartzen dira, produktu berritzaile bat asmatzeko, bi edo hiru aldeen probetxurako. Metodologia hori esperimentatu nahi izan da euskarazko komunikabideetan. Berria egunkaria aukeratu da esperimentazioa egiteko. Berria-k sare sozialetan duen jarduna eta gazteek Berria-rekin duten harremana aztertu ondoren, hibridaziorako proposamen batzuk egin zaizkio euskarazko egunkariari, kontuan hartuta gazteek batez ere sakelako aplikazioak erabiltzen dituztela. Hainbat bilera eta elkarrizketen ondotik, erabaki da hibridazioa egitea Tabakalerarekin. Ez da lortu ezer sortzea ahalegin horretatik, baina etorkizunerako pista batzuk eman ditu, metodologia hori lantzeari begira.