Elkarrekintza didaktikoa eta album ilustratua hezkuntza literariorako giltzarri. Ezagutzak elkarrekin eraikitzen
- Haizea Galarraga Arrizabalaga 1
- Idurre Alonso Amezua 1
-
1
Universidad de Mondragón/Mondragon Unibertsitatea
info
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2018
Número: 106
Pages: 5-27
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Lan hau hezkuntza literarioaren esparruan kokatzen da, eta helburu du elkarrekintza didaktikoaren estrategietan sakontzea, elkarrekintza diseinatzeko eta gelaratzeko modu desberdinak aztertuz. Horretarako, album ilustratua izan da aztertutako gelaratzeetan langai izan den generoa, hain zuzen ere, genero horren izaera erraztatzailea delako elkarrekintzak eraikitzeko, ikaskuntza dialogikoa sustatzeko eta literaturaz hitz egiteko. Ildo horretatik, ikertu dira album ilustratuak eta elkarrekintzak eskaintzen dituzten aukerak gaitasun literarioak nahiz komunikatiboak lantzeko. Hori guztia prestakuntza ikertuaren barruan egin da Arizmendi Ikastolan, eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailako irakasle baten gelaratzeak analizatu dira; horietako bakoitzean nagusitu diren elkarrekintza motak eta bakoitzak nola lagundu duen ezagutzak eraikitzen eta mintzagaietan sakontzen.