Euskarazko albiste-plataforma digital bat sortu euskal Pirinioetanegoera, kezkak eta aukerak
- 1 Hezikom
ISSN: 1130-5738
Any de publicació: 2015
Número: 94
Pàgines: 21-46
Tipus: Article
Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resum
Euskarazko zortzi tokiko komunikabide badaude euskal Pirinioen eremuan (Nafarroa iparraldea eta Nafarroa Beherea eta Zuberoa hegoaldea). Mahai gainean jarri da zortzien edukien agregatzaile izango litzatekeen plataforma digital bat sortzeko proposamena. Ikerketa honetan aztertu nahi izan da zein litzatekeen komunikabide bakoitzaren jarrera horrelako ideia bati begira. Horretarako, sakoneko elkarrizketak egin dira komunikabide bakoitzeko arduradunekin eta eztabaida-talde bat komunikabide bakoitzeko langileak elkartuz. Halaber, Euskal Herrian garatu diren antzeko beste kasuen azterketa egin da. Agertu den kezka nagusia da, ekonomikoaz gain, horrelako proiektu batek lan-karga handiagoa eskatuko duela, eta oraingo egoeran ez daukatela baliabiderik horretarako. Ez daukate denek iritzi bera partekatu beharreko edukiei buruz, ez eta eremu geografikoaren naturaltasunari buruz ere. Haatik, lurraldea kohesionatzeko tresna eraginkorra izango litzatekeela uste dute, eta euskarari mesede egingo liokeela.