1914ko hauteskunde-kanpaina "Eskualduna" astekarian

  1. Bidegain Aire, Eneko
  2. Gostin Elorza, Andres
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2014

Zenbakia: 90

Orrialdeak: 25-40

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.90.2014.2 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren 1914an, eta Ipar Euskal Herriko Eskualduna astekariak bertako hautagaien kanpainen jarraipena nola egin zuen aztertzen du artikulu honek. Hauteskunde-kanpaina haren berezitasuna da itzal handiko euskal diputatu baten lehen kanpaina izan zela, Jean Ibarnegarairena. Astekariak mezu alderdikaririk zabaltzen ote zuen eta propaganda egiten ote zuen ikertu da, eduki-azterketa kualitatiboaren metodologiaren bidez. Astekariak hautagai errepublikazaleen kontrako mezuak zabaldu zituen, erlijio-eztabaidaren haritik, bereziki. Bestetik, irakurleei zuzenean zuzendu zitzaien Jean Ibarnegarai hautagai zuriaren alde bozka zezaten eskatuz.