Komunikazio-gardentasuna kooperatiban
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2014
Zenbakia: 89
Orrialdeak: 21-37
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Gardentasuna indarra hartzen joan den kontzeptua da eta lotzen da sinesgarritasunarekin eta konfiantzarekin. Kontzeptu abstraktua definitzea eta neurtzea ezinbestekoa da gardentasunaren indarra eraginkorra izan dadin. Kooperatibetan berebiziko garrantzia hartzen du kolektiboaren parte-hartze eta inplikazioarekin harreman estua duelako. Ikerketa honen jomuga izan da Rawlins-en galdetegia erabiliz ikerketa burutu den kooperatibak komunikazio gardenerako egiten duen ahalegina neurtzea. Kooperatibako kolektiboak duen pertzepzioa neurtuko dugu, horrek, kolektiboak erakundean duen konfiantza-maila eskainiko digulako.