Brasilgo kooperatibismoaren garapenerako oinarriak. Begiratu kritikoa Euskadiko legedi eta errealitate instituzional kooperatibotik
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2013
Zenbakia: 84
Orrialdeak: 107-129
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Bi izan dira Arrasateko Kooperatiba Esperientziak izan duen arrakastaren arrazoiak: 4/93 Euskadiko Kooperatiben Legea, bata, eta kooperatiben inguruan eman den egituratze instituzionala, bestea. Brasilgo errealitate kooperatiboan, kontrara gertatu da: Kooperatiben Legea eta ordezkaritza kooperatibo ofiziala duen egitura izan dira eta dira kooperatibek aurrera egiteko duten eragozpen nagusia. Bi errealitateak alderatzea izan da ikerketa honen jomuga, eta, egindako ekarpenetatik, Brasilgo mugimendu kooperatiboa bultzatzea.