La normativa comunitaria en materia de protección del medio ambiente

  1. Sarasola Gorriti, Silvia
Revista:
IeZ: Ingurugiroa eta zuzenbidea = Ambiente y derecho

Año de publicación: 2010

Número: 8

Páginas: 75-99

Tipo: Artículo

Resumen

Ingurumenaren babesaren eremuan, 2009. urtean argitaratu diren Europako xedapenek honako gai hauek ukitzen dituzte: politika eta programa orokorrak, kutsadura eta natur espazioa eta baliabideak. Politika eta programa orokorrei dagokienez aipatu behar dugu 401/2009 (CE) Erregelamendua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, apirilaren 23koa, non arautzen den Europako Ingurumenaren Agentzia eta Ingurumenaren Informazio eta Behaketari buruzko Europako Sarea (DO L 126 2009.5.21, 13/22 or.). 1005/2009 (CE) Erregelamendua onartzen da, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko irailaren 16koa, ozono geruza agortzen duten sustantzien ingurukoa (DO L 286 2009.1031.10, 1/30or.). Bere aldetik, 1221/2009 (CE) Erregelamenduak, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko azaroaren 25ekoa, erakundeek ingurumenaren auditoria eta kudeaketarako sistema komunitarioan borondatez parte hartzea erregulatzen du (EMAS). Azkenik, 2009/128/CE Zuzentarauak Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko urriaren 21ekoa, pestiziden erabilera iraunkor bat lortzeko jokaera komunitario baterako markoa ezartzen du (DO L 309 2009.11.24, 71/86 or.). Kutsadurari dagokionez, esan behar da izaera orokorreko bi xedapen argitaratu direla. 2009/28/CE Zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa, energia iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzea sustatzen duena. Eta 2009/33CE Zuzentaraua Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa, errepideko garraiorako ibilgailu garbi eta energetikoki eraginkorrak sustatzen dituena (DO L 120 2009.5.15, 5/12 or.) Kutsadurari eragiten dioten beste xedapen batzuk honako hauek dira: 2009/71/Euratom Zuzentaraua, 2009ko ekainaren 25ekoa, azpiegitura nuklearretako segurtasun nuklearrerako marko komunitario bat zehazten duena (DO L 172 2009.7.2, 18/22 or.) 2009/20/CE Zuzentaraua Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa, itsaso zuzenbideko erreklamazioetarako ontzien jabeen seguruari dagokiona (DO L 131 2009.5.28, 128/131 or.); 2009/90/CE Zuzentaraua Batzordearena, 2009ko uztailaren 31koa, uraren analisi kimikoaren eta egoeraren jarraipenaren zehaztapen teknikoak ezartzen dituena (DO L 201 2009.8.1, 36/38 or.); eta 2009/31/CE Zuzentaraua Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2009ko apirilaren 23koa, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoa arautzen duena (DO L 327 2000.12.2, 1/73 or.)