Bibliografiaren erabilera eta plagio akademikoa unibertsitate-ikasleen artean
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2011
Número: 76
Páginas: 23-40
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da unibertsitate-ikasleentzat Interneten informazioa bilatzea beren lan akademikoak egiteko; baina askotan informazio hori beren lanetan erabiltzen dute egilea nor den aipatu gabe eta erreferentzia bibliografikorik egin gabe, informazioa berea izango balitz bezala aurkeztuz. Ikerketa honen helburua izan da aztertzea unibertsitate-ikasleek erreferentzia eta aipamen bibliografikoak nola egiten dituzten, baita plagio akademikorik egiten duten ezagutzea ere. Azterketa egin da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ziharduten ikasleekin eta beren irakasleekin. Ikerketa-aparatuan metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu dira: galdetegiak eta eztabaida-taldeak. Emaitzek erakusten dute ikasleak ez direla ohartzen erreferentzia eta aipamen bibliografikoen erabileraren garrantziaz, eta gutxitan plagiatzen duten sentipena dutela, nahiz eta irakasleen artean plagioa arazo bihurtu den sentipena dagoen. GAKO-HITZAK: Unibertsitate-ikasleak · Plagio akademikoa · Biblio-grafiaren erabilera · Informazio-konpetentziak