Eleaniztasun gehigarriaren erronkaHUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan

  1. Sagasta Errasti, María Pilar
  2. Perez Lizarralde, Karmele
  3. Pedrosa Lobato, Begoña
  4. Garro Larrañaga, Eneritz
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2010

Zenbakien izenburua: Euskararen presentzia. Unibertsitatean

Zenbakia: 75

Orrialdeak: 59-72

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Tradizio handiko fakultatea da HUHEZI euskaraz irakatsiko duten irakasle euskaldunak formatzen, eta euskalduntasun hori izan da, hain zuzen ere, urtetan fakultatearen identitate-zeinu nagusietako bat. Gaur egun, ordea, ez da nahikoa euskarazko formazioa, ezta euskarazko konpetentzia altua lortzea ere. Izan ere, aniztasunaren aroak hizkuntzari ere eragin dio eta dagoeneko gure hizkuntza-xedeak eta xede horiek bermatzeko bideak hirukoiztu egin dira: etorkizuneko irakasle eleaniztunak nahi ditugu, hiru hizkuntzatan txukun moldatuko direnak eta horrek eragin du curriculuma ere, neurri garrantzitsu batean, xede horien karietara egokitzea, alegia, hiru hizkuntzei toki esanguratsua egitea. Horretara nola iritsi garen eta hori nola antolatu dugun azaltzea izango da lan honen helburua.