Euskal sektore aeronautikoaeraketa, egoera eta berrikuntza-sistema sektorialeko eragileak
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2010
Nummer: 72
Seiten: 23-56
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Aeronautika ekonomiak azken urteetan izan duen bultzatzaile nagusietako bat da. Bertan hainbat alor lotzen dira: alde batetik teknologia, zeina etengabe ari den aldatzen sektorean; bestetik kalitatea, eta, azkenik, segur-tasuna. Berez oso polarizatua dagoen sektorea da, bai herrialde produktoreei begiratuz (Amerikako Estatu Batuak, Europa, Kanada, Brasil eta herrialde gutxi batzuk), bai hegazkin mota bakoitzean dagoen oligopolioa kontuan hartuz (Airbus eta Boeing hegazkin handietan eta 15-20 produktore tamaina ertaineko hegazkinen kasuan), baita produktu motaren arabera (hegazkinen produktore/ensanblatzaile gutxi, motorren produktore gutxi eta lurreratze-trenen produktore gutxi). Euskal Autonomia Erkidegoko aeronautika estatu osoko % 25 izatera ere iritsi da, nahiz eta hegazkin-produktorerik izan ez. Artikulu hau aireontzi-gintzan oinarrituko dugu batez ere, nahiz eta sektoreak espazioa ere landu dezakeen. Arrazoia honako hau da: espazioak euskal aeronautikan duen pisua oso txikia da eta fakturazioaren % 3 soilik da. Horren ondorioz, sektore honetan gehien landu dugun arloa aireontzien produkzioa izan da, egiturak, sistemak, motorrak eta ekipamendua. GAKO-HITZAK: Aeronautika · Finantzaketa · Ikerketa eta garapena · Sektore publikoa