Guipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta kuantitatiboaren interpretazioa
- Bergua Jiménez, Edorta
- Plazaola Otadui, Estepan
- Izaga Caminos, David
- Loiarte, Garbiñe
- Jauregi, Nekane
- Irastortza Madariaga, Joxpi
ISSN: 1130-8435
Datum der Publikation: 2010
Titel der Ausgabe: II. Hausnartu. Euskal soziolinguistika sariak
Nummer: 74
Seiten: 113-132
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Zusammenfassung
Siadecok koordinatutako �TEKNIKARI 07� programaren barruan egindako ikerketaren interpretazioa aurkeztea du helburu artikulu honek. Aipatu ikerketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko Euskara Zuzendaritza Nagusiarentzat egin zen. Ikerketa gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inkesta kuantitatiboa izan zen (HizBeGia 07), eta inkesta horren interpretazioa da, hain zuzen, hemen aurkezten dena. Aipatutako ikerlanak, 15 urtez gorako 1200 gipuzkoarri egindako telefono bidezko inkesta du oinarri eta helburua hizkuntzen arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea da. Artikuluan aurkezten den interpretazioak alderdi positiboak eta negatiboak lerratu ditu. Positiboen artean euskaraz hitz egiteko gaitasunaren eta transmisioaren inguruko datuak eta erabileraren goranzko joera kokatzen dira. Euskararen irudi ona ere alderi positibotzat har daiteke. Alderdi ez hain positiboen artean, aldiz, biztanleria handiko guneak erdaldunenak izatea eta hainbat irudi kaltegarri (zaila izatea eta politizatuta egotea, besteak beste). Artikulugileek egindako irakurketan ondorioez gain aurrera begirako proposamenak ere egiten dira.