EraLan ikerketa-proiektualidergoa aztergai

  1. Goikoetxea Agirre, Nekane
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Ano de publicación: 2009

Título do exemplar: Euskara lan munduan... lanean!

Número: 73

Páxinas: 39-44

Tipo: Artigo

Outras publicacións en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumo

Eralanen helburua lan munduko organizazioetan, publiko nahiz pribatuetan, euskararen erabileran eragiten duten aldagaien inguruko ikerketa egitea da. Nekane Goikoetxea egitasmoaren zuzendariak proiektuaren bigarren fasearen berri ematen du artikulu honetan. Lehendik definituriko funtsezko aldagaien artetik lidergoa aukeratu dute, bereziki lantzeko asmoarekin. Aukeratze horren inguruko arrazoiak ematen ditu egileak artikuluan eta, aldi berean, euskara-planetan erabili diren lidergo moten analisia egiteaz gain, lidergotza kudeatzeko modu ezberdinen inguruko ekarpenak egitea duela helburu aipatzen du. Lidergo eraldatzaile izan beharrez, ezaugarriez eta erabiltzen dituzten diskurtsoen zertzelada batzuk ere eskaintzen ditu artikuluan zehar. ____________________________________________________________________