Hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean
ISSN: 1130-8435
Argitalpen urtea: 2008
Zenbakia: 68
Orrialdeak: 149-164
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Laburpena
Artikulu honetan D ereduko ikasleen hiru hizkuntzen arteko elkar eragina (HAEE) aztertuko dugu gure testuinguruan ditugun faktoreen argitara (hizkuntzen tipologia, hizkuntzen estatusa, 2Hren garapen maila...). Elkar eragina bi norabidetan neurtu dugu: ingelesean ematen den euskararen eta gaztelaniaren eragina, batetik, euskararen eta gaztelaniaren artekoa, bestetik. Gainera, ikasleen 1Hak eta EAE-ko hezkuntza eleanitzean orokortu den ingelesaren sarrera goiztiar partzialak gure aztergunean duten eragina ere ezagutu nahi dugu. Metodologia kualitatiboa erabiliz ondorioztatu ahal izan dugu garrantzitsuagoa dela HAEE ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz baino eta baita ingelesaren sarrera goiztiarra jarraitu duten ikasleengan ere. Azpimarratzekoa da, era berean, hizkuntzen arteko distantzia tipologikoak eta euskararen gutxiagotasun egoerak duten garrantzia.