Gure gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazkia

  1. Goikoetxea Agirre, Nekane
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2008

Número: 64

Páginas: 51-66

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Gaitasun Komunikatiboa eta hizkuntzen arteko elkar eragina EAE-ko hezkuntza eleanitzean (2007) izeneko doktorego-tesian oinarritutako artikulua da honako hau. Tesi horretan gure hezkuntza-sistemako gaztetxoen gaitasun komunikatiboa eta euskara, gaztelania eta ingelesaren arteko elkarreraginaren nondik norakoak aztertzen dira. Bi azter-ardatz nagusi horiek, gainera, bi aldagai nagusiren arabera landu ditugu: batetik, elebitasuna lortzea helburu duten bi eskola-ibilbide nagusiren arabera, hala murgilketa nola berezko hizkuntza gutxiagotua iraunarazteko eredua; bestetik, ingele-saren sarrera goiztiar zein berantiarraren arabera. Metodologia kualitatiboa erabili dugunez, ezin ditugu orokortu gure lagin mugatuarekin lortutako emaitza eta ondorioak. Hala ere, erabilitako metodologiak gaztetxoen gaitasun komunikatiboaren argazki sakona ateratzea ahalbidetu digu, sakona ñabarduretan, sakona hiru hizkuntzen arteko harremanetan. Hortaz, artikulu honetan erakutsiko dugun argazkia baliagarria izan daiteke gure hezkuntza-sistemaren argi-ilunak ezagutzeko.