Ezagutzaren dinamikak eta kultura politikoak
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2006
Issue: 58
Pages: 55-86
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Artikulu honetan zientzia-politikaren arazoak identifikatuko ditut. Zientzia-politikak ezagutzan eta bere aplikazioan berrikuntza garatzeaz arduratu dira. Zientzia-politiken irakurketa garaikideak, ordea, fenomeno ugari integratzeko arazoak ditu. Izan ere, zientzia eta politika bi eremu gisara bereiziz, dinamika zientifikoak eta zientziaren gobernazioa aldaratuak uzten dira. Hori dela eta, artikulu honetan zientzia-politiken alboan, Òzientziaren politikakÓ eta Òezagutzaren dinamikakÓ nozioei arreta ipiniko diet. Horiek modu osatu eta konplexuago batean ulertzen dituzte zientziaren eta politikaren arteko elkarrekintzak. Guztiarekin, zientziaren kulturak atzemango ditut. Arreta gutxi merezi izan duen gaia da, baina gizarte demokratiko batean itxuraldatu diren oniritzi, gertakari eta helburu ugari arakatzeko balioko digute.