Jarrera, portaera, motibazioa eta parte-hartzea enpresetako euskara-planetan
ISSN: 1130-8435
Datum der Publikation: 2005
Titel der Ausgabe: Euskararen erabilera enpresetan
Nummer: 57
Seiten: 99-112
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Zusammenfassung
Enpresetako euskara planetan dabiltzan teknikarien kezka nagusienetako bat da langileen jarreran eta portaeretan eragitea, euren eguneroko lanean euskaraz jardun daitezen edo euskara gehiago erabil dezaten bultzatzea, alegia. Artikulu honen bitartez, Nekane Arratibelek eta Joxpi Irastortzak azaldu digute langileen jarrerak, portaerak, motibazioak, parte hartzeak... enpresetako euskara planetan duten garrantzia; eta EMUN Koop. E.n azken urte hauetan egin izan diren ikerketen eta saiakeren berri ere eman digute. Horretarako, alde batetik, plana abian duen enpresa batean jarreraren eta portaeraren gainean egindako ikerketa-lan bati buruzko emaitzak eta ondorioak azaldu dituzte, eta bestetik, EMUNeko motibazioko barne proiektuko zenbait kidek jarrera eta portaera irudikatzeko bi enpresatan elkarrizketen bitartez jaso dituzten diskurtso mota desberdinez baliatuta, jarrera eta portaera tipologien proposamena egin digute. Bukatzeko, bi ikerketa-lan horiei buruzko ondorioak eta aurrera begirako proposamena azaldu digute egileek.