Mondragon Unibertsitatea eta euskaragaur egungo egoera eta etorkizuneko erronkak
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2004
Título del ejemplar: Unibertsitatea eta euskara
Número: 50
Páginas: 51-56
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Mondragon Unibertsitatea nola osatuta dagoen azaltzen digu artikulu labur eta zehatz honen hasieran Javier Arrasatek. Euskararen egoera fakultate ezberdinetan zein den azaltzen digu jarraian: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean sartzen diren ikasle guztiak euskaldunak dira, eta eskoletan euskara da nagusi; euskaraz gain, gaztelera eta ingelesa ere lantzen dira. Eskola Politeknikoan eta Enpresa Zientzien Fakultatean ziurtaturik dago erdal lerroa, alegia, euskararik gabeko ikasketak egin nahi dituztenentzat ziurtaturik daude ikasketak. Azken bi fakultateotan, euskaraz ikastea eskatzen duen ikasle batek ikasgaien %75a gutxienez euskaraz egiten du; erdara nagusitzen da, ordea, bi talde osatzeko adina jende ez dagoenean. Zenbait esparrutan dauden hutsuneak ere nabarmentzen ditu egileak, eta agerian jartzen ditu landu beharreko gaiak; ikasleek enpresetara bidali beharreko memorietan, esate baterako. Azkenik, etorkizunera begira Mondragon Unibertsitateak dituen erronkak azaltzen dizkigu, eta epe laburrera izan dezaketen eskenatokia irudikatzen ahalegintzen da.