Globalizazio garaiotarako biziraupen-estrategia bat euskal hizkuntza-komunitatearentzatkomunikazio esparru autozentratua
ISSN: 1130-8435
Datum der Publikation: 2003
Titel der Ausgabe: Euskal errepertorioa hedabideetan
Nummer: 48
Seiten: 27-37
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Zusammenfassung
Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean: Deia, Egin, Enbata, Ekaitza, Gara eta Le Journal du Pays Basque kazeten ikerketa eta euskara hutsezko komunikazio-esparru autozentratua trinkotzeko proposamena izenburua duen doktorego-tesitik ateratako ondorio batzuez baliatu da Aitor Zuberogoitia artikulu hau osatzeko. Bertan, globalizazio garaiak herri eta hizkuntza gutxituei ekarri dizkieten desafio berriez aritu zaigu. Komunikazio-esparruan, barneko beharrei begira dagoen eredu autozentratua ikusten du egileak behar-beharrezko. Euskal komunikazio-esparrua euskaraz diharduten hedabideek osatzen dute; gainerakoak, gehien jota, hedabide elebidun abertzaleak edo Euskal Herriko hedabide elebidunak dira. Garapen-eredu autozentratuen ideia hizkuntza gutxituen errealitate-esparrura ekartzea proposatzen du, beraz. Geroz eta mundu globalago eta, ondorioz, errogabeago honetan, euskal hedabideek identitate bat eskain diezaiokete hedabide-kontsumitzaileari, eta hori izan daiteke, egilearen iritziz, euskaldunek euskarazko produktua beste hainbat produkturen artean hautatzeko arrazoia.