Europaren geroageldialdi sekularreko eskenatokia
Editorial: Mondragon Unibertsitatea
ISBN: 978-84-09-25255-8
Año de publicación: 2020
Tipo: Libro
Resumen
Mundura gero eta irekiagoa dagoen herria gara. Alde horretatik, euskalherrigintzari buruz gogoeta egin eta erronka lorgarriak zehaztu ahal izateko, badakigu mundu zabaleko dinamikei ere arreta ipini behar diegula; interdependentzia ekonomiko, komertzial eta soziala dela eta, gure herri- egitasmoetan eskala globala kontuan hartzea ezinbestekoa da. Egin kontu, gainera, mundu globalean sakonera handiko transformazioak gertatzen ari direla. Hori dela eta, LANKI Ikertegian “Euskalherrigintza mundu globalean” izeneko lan- egitasmoa martxan dugu. Egitasmo horren baitan, liburuaren helburu orokorra da Europaren agertoki ekonomiko berria ulertzea. Izan ere, Mendebaldeko herrialdeetan ekonomiaren hazkunde motela eta geldialdi sekularra igarri daiteke, aktibazioko tresna konbentzionalen gaitasuna agortua dago, eta merkatuaren kontzentrazioak, desoreka makroekonomikoek eta proiekzio demografikoek ere berresten dute agertoki berriak antz txikia izango duela hamarkadetan normaltzat jotako ideia, praxia eta espektatibekin. Europa galtzaile netoa den bitartean, errenta- maila ezohiko erritmoetan hazten ari da populazio handieneko munduko erregioan. Zalantzarik gabe, euskal gizartearen eta ekonomiaren aukerak eta erronkak ere, neurri handi batean, agertoki berri horretan argitu eta garatu beharko ditugu.