Euskal Autonomia Erkidegoan bizi den eta jatorri marokoarra duen gazte talde baten sozializazio prozesuaren azterketa
- Amelia Barquín López Directora
- Nahia Intxausti Intxausti Codirector/a
- Ignasi Vila Mendiburu Codirector/a
Universidad de defensa: Mondragon Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 de julio de 2018
- Xabier Aierdi Urraza Presidente/a
- Eneritz Garro Larrañaga Secretaria
- Xavier Itçaina Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi-lan honetan EAEn bizi diren eta jatorri marokoarra duten 11 gazteren (4 neska eta 7 mutil; 2 EAEn jaioak eta beste 9ak Marokon) sozializazio prozesua aztertzen dugu, gazte horiek txertatuta dauden hiru eremu nagusiak aintzat hartuta: familia eremua, eskola eremua eta lagun arteko eremua. Sozializazio prozesu horretan eta preseski hiru eremuetan gazte hauek dituzten esperientziez, haien iguripenez, inguruan dituzten pertsonekin dituzten interakzioez eta abar luze batez arituko gara, ahaztu gabe haiengan eragin zuzena duten bi faktore garrantzitsu: gazte horiek kultura bat baino gehiago hartzen dutela erreferentziatzat eta neska edota mutil izanik diferentzialki sozializatzen direla.