Semisolid forging of steel component for automotive industry

  1. LOZARES ABASOLO, JOKIN
Zuzendaria:
  1. Zigor Azpilgain Balerdi Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2014(e)ko apirila-(a)k 15

Epaimahaia:
  1. Platon Kapranos Presidentea
  2. Eneko Sáenz de Argandoña Fernández de Gorostiza Idazkaria
  3. Iñaki Hurtado Hurtado Kidea
  4. Diana Mier Vasallo Kidea
  5. Krizysztof Piotr Solek Kidea
Saila:
  1. 1GEP Zientzia, teknologia eta materialen transformaketa prozesuak

Mota: Tesia

Teseo: 377813 DIALNET lock_openTESEO editor

Laburpena

Gaur egun bizi dugun globalizazio egoerak ekoizpen prozesuen hedapen eta arrakasta azkarra ahalbidetzen du, enpresa Europearren lehiakortasuna oztopatuz garapen bidean dauden herrialdeen aurrean. Lehiakorrak izaten jarraitzeko bide bakarra ekoizpen kostu txikiagoa duten lurraldetara deslokalizatzea edo ekoizpen prozesu berritzaileak ikertzea da. Azken honen bitartez jatorrizko materialen kontsumoa jaitsi eta ekoizpena handituko litzateke, beti ere ekoiztutako elementuen kalitatea mantenduz edo hobetuz. Ingurune industrial honetan, material eta energien prezioak etengabe gorantz doazela, ’near net shape‘ ekoizpen prozesuak lehiakortasuna berreskuratzeko funtsezko giltzarri izan daitezke. Teknika horietako bat da, hain zuzen, solido eta likido artean egindako konformaketa. Bere ezaugarri nagusia, soberakinik gabeko azken geometria lortzeko gaitasuna, dituen abantail guztien baturak ematen dio; eraginkortasun energetikoak, ekoizpen mailak, moldeak betetzeko duen era leunak eta uzkurtze porositate baxuak. Honi esker, azken piezak lortzeko prozesu klasikoek baino pauso gutxiago behar ditu prozesu erdisolidoak. Guzti hau frogatu eta egiaztatu da Mondragon Unibertsitateko ekoizpen laborategian beren beregi garatu eta ezarri den forja erdisolidorako zelulan. Bertan pauso bakarrean lortutako piezen kalitateak erakusten duen bezala, altzairuen forja erdisolidoa prozesu sendo eta errepikagarria da, xehetasunak zehazki erakusten dituena. Lortutako emaitzek % 20-ko material aurrezpenak erakusten dituzte formaketa indarren gutxitze nabarmen batekin batera. Gainera, piezen ezaugarri mekaniko bikainek azken helburu den prozesuaren industrializazioa gerturatzen dute.